Mendekotasuna duten adinekoen arretarako 52 milioi euroko inbertsioa onartu du Gipuzkoako Aldundiak

Actualizado 2017/01/31 14:41:12 CET

DONOSTIA, 31 (EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Gizarte Politikako Sailaren eta erakunde laguntzaileen arteko 2017rako kontratu programaren eredua onartu du astearte honetan, mendekotasun egoeran dauden adinekoei eta buruko nahasdura dutenei hainbat zerbitzu emateko. Horrela, hitzartutako inbertsioa 52.046.479,10 eurokoa izango da.

Erabaki honen bitartez, erakunde laguntzaileekin elkarlanean, Gipuzkoako Aldundiak 2.942 plazako eskaintza ahalbidetuko du, mendekotasun egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurre hartu eta erantzuteko. 2016ko abenduan kontratua agortzen diren plazak dira berritzen direnak, hain justu.

Imanol Lasa foru erakundeko bozeramaileak azaldu duenez, plaza horiek hainbat baliabidetan banatzen dira: adinekoentzako eguneko zentroak, lan egunetan (468 plaza) eta asteburu eta jai egunetan (222 plaza); adinekoen egoitzak, eta horien barruan plaza iraunkor arruntak (2.029) eta unitate psikogeriatrikoko plaza iraunkorrak (115); desgaituentzako egoitza zentroak (6); buru nahaste larria duten pertsonentzako egoitzak (34); egoitza soziosanitarioko unitatea (68).

Onartutako inbertsioa honela banatuko da: 36.656.249,47 euro egoitzetara bideratuko dira (14.557.801,05 udaletara, 15.706.588,18 hirugarren sektorera eta 6.391.890,64 zentro pribatuetara); 2.563.369,33 euro unitate psikogeriatrikoetara (1.395.351,91 udaletara, 671.496,06 hirugarren sektorera eta 496,521,36 zentro pribatuetara); 6.237.440,94 euro eguneko zentroetara (4.539.229,52 udaletara, 587.843,50 hirugarren sektorera eta 1.110.367,92 zentro pribatuetara); 2.664.483,43 euro Kabiara; 2.469.389 euro arreta soziosanitariora; 228.463,26 euro desgaitasuna dutenen plazetarako, eta 1.227.053,27 euro buruko gaixotasuna dutenen plazetarako.