Merkataritza elektroniko bidezko salmenta %12,6 hazi da EAEn

Publicado 2018/08/10 11:38:11CET

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) aditzera eman duenez, merkataritza elektronikoaren zifra ekonomikoak handitzen jarraitzen du. Hala, EAEko enpresen kasuan, %12,6 hazi da merkataritza elektroniko bidezko salmenta. EUSTATek emandako datuen arabera, 17.274 milioi eurokoa da negozio-bolumena salmenta elektronikoei dagokienez, eta 12.758 milioi eurokoa, erosketei dagokienez.

Lurraldeka banatuta, Bizkaia nabarmendu da salmenta elektronikoetan (%16,6 hazi da), gero Gipuzkoa (%13,5 gehiago) eta Araba (%7,5eko gehikuntza). Azken lurralde horretan gertatu da igoerarik handiena erosketa elektronikoetan, %12,9ko gehikuntza aurreko urtearen aldean, eta ondoren Bizkaia (%9,9ko gehikuntza) eta Gipuzkoa (%9,1ekoa).