Foto: Europa Press
BILBO, 9 (EUROPA PRESS)
Metro Bilbaoko bidaiarien kopurua %1,1 jaitsi zen joan den abenduan, 2010eko hil berarekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-autobusek izandako bidaiarien kopurua, aldiz, %2,1 igo zen aldi berean, INE erakundeak jakinarazitako datuen arabera.
Bilboko metroari dagokionez, abenduan 7.690.000 bidaiari izan zituen, urte arteko %1,1eko jaitsierarekin. 2011. urteko batez bestekoan, berriz, %1,2ko igoera izan zen bidaiarien kopuruan.
Bestalde, EAEko hiri-autobusek 6.864.000 lagun garraiatu zituzten joan den urteko abenduan, hau da, 2010ekoan baino %2,1 gehiago. 2011ko batez bestekoan, autobusen erabiltzaileen kopurua %3 igo zen.