Actualizado 14/09/2021 13:23 CET

Mugi eta Barik txartelekin ordaindu ahalko da datorren astetik Gasteizko Tuvisaren autobusetan

Archivo - Tuvisaren autobus bat
EUROPA PRESS - Archivo

GASTEIZ, 14 (EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Mugi eta Bizkaiko Barik garraio txartelekin ordaindu ahal izango da Gasteizko Tuvisaren autobusetan datorren astelehenetik, irailaren 20tik. Txartel horiek udal garraio sozietateak kudeatutako eguneko eta gaueko ohiko lineatan bidaiatzeko balioko dute.

"Urrats berri bat eman dugu Tuvisaren elkarreragingarritasunari dagokionez. Aurrerapauso garrantzitsua da, eta aurrera egiten jarraituko dugu garraio publikoa herritarrentzat erakargarriagoa izan dadin", azaldu du Tuvisako lehendakari eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

Mugi eta Barik txartel anonimo gisa erabiliko dira Tuvisaren autobusetan. Bidaiariek familia ugarien FN20 eta FN50 taldeentzako dauden tarifa hobaridunak baliatzerik izango dute. Gainerako erabiltzaileek Bat txartel orokorraren tarifa ordainduko dute -autobus aldaketarako eskubiderik gabe-, eta horrenbestez nabarmen merkatuko zaie tarifa esku dirutan ordaintzearekin alderatuta.

Contador