Actualizado 23/09/2022 14:35

Nafarroa Oinez antolatu duen Tafallako ikastolan izan da Euskaltzaindia

Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Tafallako ikastolan.
EUSKALTZAINDIA

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak bat egin du aurten ere Nafarroa Oinez ikastolen aldeko jaiarekin eta Akademiaren Zuzendaritzako kideak Tafallara hurbildu dira ostiral honetan, Garces de los Fatos ikastola eta bere ikasleak ezagutzeko asmoz.

Horrela, goizean, Tafallako udaletxean egin du bilera Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, eta ondoren, Jesus Arrizubieta alkateak hartu ditu euskaltzainak. Arrizubietarekin batera izan dira Pedro Leralta Kultura zinegotzia eta Marta Gomez Euskara zinegotzia.

Azkenik, ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera (Paula Arregi zuzendaria, Aritz Azcarate lehendakaria, Marta Igoa eta Haizea Lizarbe Nafarroa Oinez-eko koordinatzaileak), Garcés de los Fayos ikastolara hurbildu dira euskaltzainak; bertan, ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko aukera izan dute.

Contador