Actualizado 15/04/2021 13:28

Natur Zientzien IV. Topaketak aldaketa globala inguruko gatazketatik aztertuko du asteburuan, Donostian

Archivo - Natur Zientzien IV. Topaketa.
UEU - Archivo

DONOSTIA, 15 (EUROPA RPESS)

Euskalnatura taldeak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako Natur Zientzien IV. Topaketa egingo da larunbatean eta igandean Donostiako Eureka! zientzia museoan, 'Itsumustuka' izenburupean, eta aldaketa globala nguruko gatazketatik aztertzea izango du helburu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko sortu zuten Natur Zientzien Topaketa.

Azaldu dutenez, "azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa eta abar, eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi".

Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz, baina, Antartidako izotz urtzeak edo Amazonaseko suteak albio batera utzita, inguruko gatazkak izango ditu jomuga.