Nekane Murga izango da Osasun sailburu berria, Darponek dimisioa eman ondoren

Nekane Murga izango da Osasun sailburu berria
IREKIA
Actualizado 2019/03/14 17:30:17 CET

GASTEIZ, 14 (EUROPA PRESS)

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri du Nekane Murga izango dela Osasun sailburu berria, dimisioa eman duen Jon Darpon ordezkatuz. Osakidetzako lan eskaintza publikoan aurkituriko iruzurrengatik eta oposizioaren dimisio eskaerengatik utzi du kargua Darponek, ostegun honetan, eta Urkulluk onartu egin du.

Oposizioak Darponen gestioa gaitzetsi behar zuen datorren astean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Osakidetzako lan eskaintza publikoan aurkituriko iruzurrengatik, eta oposizioaren gaitzespena onartu behar zuen saio horren aurretik hartu du kargua uzteko erabakia.

Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, Urkulluk "afektua, errespetua eta begirune osoa" adierazi dio Darponi, eta "erantzukizun publikoaren jardunean erakutsitako zintzotasun handiagoa aurkitzea zaila" izango dela ziurtatu du.

Osasun sailburu berriaren izendapena datorren martxoaren 20an gauzatuko da, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua egingo den egun berean. "Nekane Murga Eizagaechevarriaren izendapenak Osasun Sailak duela sei urte martxan jarri zuen gobernu porgramaren kudeaketa eta betearazpena bermatzen ditu", esan du Urkulluk.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio zuzendaria izan da orain arte, eta Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da, Kardiologian espezializatua.