'Nire Gasteiz berdea' argazki eta bideo lehiaketara proposamenak egiteko epea ireki dute

'Nire Gasteiz Berdea' Lehiaketa.
GASTEIZKO UDALA
Publicado: viernes, 30 septiembre 2022 17:07

GASTEIZ, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

'Nire Gasteiz berdea' argazki eta bideo lehiaketarako proposamena aurkezteko epea ireki dute eta urriaren 9ra arte egongo da zabalik. 13-30 urteko gazte gasteiztarrek hiriko naturarekin konektatzeko dituzten espazio kuttunak jasotzea bilatzen du lehiaketak.

Baleak ikusteko itsasontzi bidaia, Otxandioko mendietako etxoletan gau bat eta Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak irabaziko dituzte argazki edo bideo irabazleen egileek, Gasteizko Udaletik jakitera eman dutenez.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak elkarlanean antolatuta, Gazteok Klimaren Alde taldearen proposamenetik sortu da. Taldeko kideek hilabeteak daramatzate ingurumenaren eta larrialdi klimatikoaren inguruan lanean.

Bada, 13-30 urteko gazte gasteiztarrek urriaren 9ra arteko epea dute proposamenak egiteko. Argazkiak zein bideoak Gazteria Saileko Instagramera (@vggaztea) igo beharko dira #NireGasteizBerdea eta #BetiGreen traolak erabiliz. Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak aukeraketa bat egingo du, urte amaieran erakusketa bat egiteko hiriko espazio desberdinetan.

Lehiaketak sei kategoria ditu, adinaren eta modalitatearen arabera banatuta, eta bakoitzaren araberako sariak egongo dira: baleak ikusteko itsasontzo bidaia, Otxandioko mendietako etxoletan gau-pasa eta Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak.