28 de Otsaila de 2020
 
Actualizado 2017/1/26 12:02:48 CET

Orotariko Euskal Hiztegiaren 5. argitaraldia aurkeztuko du Euskaltzaindiak ostiralean

DONOSTIA, 26  (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) 5. argitaraldia aurkeztuko du ostiralean, urtarrilaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan, Donostian. Argitaraldi berriak eskatu duen lan nagusia izan da lege eta administrazio arloko testuetatik ateratako hitzez hiztegia osatzea.

Akademiak gogoratu duenez, burutu duen egitasmo handienetakoa da OEH, "handiena ez bada". Hiztegigintzan ari direnentzako "nahitaezko erreferentzia" da, bertan jasotzen direlako euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak. Hiztegia 16 liburukitan argitaratuta dago eta ikertzaile eta erabiltzaile ororen esku dago Interneten (www.euskaltzaindia.eus).

Aurkezpena goizeko 10:30ean izango da, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andoni Sagarna Orotariko Euskal Hiztegiaren egitasmoaren zuzendariak eta Gabriel Fraile teknikariak parte hartuko dute.

Lo más leído

  1. 1

    Paso clave para mantener el rendimiento del plasma en un reactor de fusión

  2. 2

    Disparan en la cabeza a una mujer en plena calle en Madrid

  3. 3

    25 casos confirmados por coronavirus en España

  4. 4

    El marido que ayudó a morir a su mujer dona toda la herencia a la investigación contra la esclerosis múltiple

  5. 5

    Imputadas 20 personas que vendían mascarillas a 5.000 euros en Italia