Paco Etxebarria irakaslea Espainiako Gerra Zibileko desagertuei buruz ariko da asteazkenean Bilbon

Actualizado 2014/01/13 12:28:29 CET
Paco Etxebarria irakaslea
Foto: EHU

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Paco Etxebarria Gabilondo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza irakasleak "Exhumando fosas, recuperando dignidades" izenburuko hitzaldia emango du asteazken honetan, urtarrilaren 15ean, 20:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoako Baroja gelan, Bilbon.

   EHUko Bizkaiko campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatu duen Memoria(z) tartean proiektuaren barnean dago da hitzaldia, eta sarrera dohainik izango da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

   Euskal Herrira begira dagoen Memoria(z) tartean proiektuak gogoeta egin nahi du Espainiako II. Errepublikaren kontra armadak eman zuen estatu kolpearen ondorioez. 1936tik aurrera, 150.000 pertsona desagertu omen ziren, eta orain, berba eginez eta arte adierazpen moduak erabiliz, gertatutako guztia ikusarazi nahi du gizarteko talde handi batek.