Actualizado 14/09/2021 11:46 CET

Prezioak %0,5 igo dira abuztuan EAEn eta urte arteko tasa %3,3 da

Archivo - Arrandegi bat
Jesús Hellín - Europa Press - Archivo

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) %0,5eko gehikuntza izan du abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), uztailarekin alderatuta, eta urte arteko tasa %3,3 da. Halaber, prezioak %2,2 igo dira urteko lehen zortzi hiletan, INE estatistika erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

Etxebizitza (%2,4), aisia eta kultura (%0,9), hotel, kafe eta jatetxeak (%0,7), bestelakoak (%0,5), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%0,3), alkoholdun edari eta tabakoa (%0,3) eta garraioa (%0,2) sektoreetan igo dira prezioak gehien abuztuan, aurreko hilaren aldean. Hezkuntzan eta komunikazioetan prezioak ez dira aldatu (%0,0), eta jantzi eta oinetakoetan (-%1,0), medikuntzan (-%0,3) eta tresnerian (-%0,1) jaitsi egin dira.

Bestalde, urteko lehen zortzi hilabeteetan, etxebizitza (%9,9), garraioa (%8,0), hotel, kafe eta jatetxeak (%3,5), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%1,7), aisia eta kultura eta bestelakoak (%1,2 bietan), alkoholdun edari eta tabakoa (%1,1), tresneria (%0,9), medikuntza (%0,5), komunikazioak (%0,4) eta hezkuntza (%0,2) sektoreetan izan dira prezioen igoerarik handienak. Aitzitik, jantzi eta oinetakoetan %15,7 jaitsi dira.

Urte arteko bilakerari dagokionez, prezioak igo egin dira etxebizitzan %11,6), garraioan (%8,5), tresnerian (%2,1), elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan (%2,0), hotel, kafe eta jatetxeetan eta bestelakoetan (%1,6 bietan), jantzi eta oinetakoetan (%1,1), medikuntzan (%0,7) eta hezkuntzan (%0,6), eta jaitsi komunikazioetan (-%3,0), aisia eta kulturan (-%0,9) eta alkoholdun edari eta tabakoan (%0,2).

Contador