Actualizado 14/01/2022 10:39 CET

Prezioak %6,4 igo ziren EAEn 2021ean, abenduan %1,2 gehitu ondoren

Archivo - Erosketa egitebn
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %1,2 gehitu zen joan den abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioek %6,4ko igoerarekin itxi zuten 2021. urtea, INE estatistika erakundeak ostiral honetan plazaratutako datuen arabera.

Abenduko hil arteko bilakaeran, prezioak %7 igo ziren etxebizitzan, %1,6 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %1,3 aisia eta kulturan, %0,2 alkoholdun edari eta tabakoan, %0,5 tresnerian, %0,1 hezkuntzan, %0,8 hotel, kafe eta jantokietan eta %0,3 besteetan. Aitzitik, %3,4 jaitsi ziren jantzi eta oinetakoetan, %1 garraioan eta %0,1na botiketan eta komunikazioetan.

Urte osoko bilakaerari dagokionez, etxebizitzan %24 gehitu ziren prezioak 2021ean, garraioan %10,2, elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %4,7, tresnerian %3,2, hotel, kafe eta jantokietan %3, besteetan %2,3, alkoholdun edari eta tabakoan %1,7, hezkuntzan %1,6, aisia eta kulturan %1,5, botiketan %1,3 eta jantzi eta oinetakoetan %1,1. Komunikazioetan soilik jaitsi ziren prezioak iaz, %0,3ko beherakadarekin.

Contador