Queer pedagogiei eta hezkuntzari egiten dioten ekarpenari buruzko jardunaldia izango da larunbatean, Bilbon

Queer pedagogiei buruzko jardunaldia.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Publicado: viernes, 24 enero 2020 11:05

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak queer pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu dute larunbaterako, urtarrilaren 25erako, Bilboko Hika Ateneoan. Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du 'Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari?' jardunaldia.

Sánchezen esanetan, orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak aldarrikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. Gainera, bere hitzetan, "queer pedagogietatik kanon unibertsalak, bitarrak eta normalizatzaileak hautsi behar ditugu, edo, behintzat, horretan saiatu. Bukatu da kanon horien barruan sartzen ez direnen biktimizazioa. Horretarako, pentsamolde hegemonikoak desikasi behar ditugu. Normalizazioa, bazterketa, gizarteratzea eta tolerantzia gainditu behar ditugu, eta pertsonak kutxetan sailkatu eta horren arabera onargarriak edo onartezinak ote diren erabakitzeari utzi".

Complutense Unibertsitateko Sexu Aniztasunaren eta Genero Identitatearen Bulegoaren sortzaileetako bat da Sánchez, eta unibertsitate madrildarreko LGBTIQ+ ikasketen masterreko irakasle eta batzorde akademikoko kide. Ekintzailea, transfeminista eta zenbait libururen egilea era bada; adibidez, 'Somos como Somos. Deconstruyendo y transformando la escuela' (La Catarata, 2016) eta 'Pedagogías queer. ¿Nos arriesgamos a hacer otra educación?' (La Catarata, 2019) idatzi ditu.

Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabsek batera diseinatu duten Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) Masterraren jardueren barruan antolatu dute jardunaldia.