Reinhold Messner alpinistak hitzaldia emango du larunbatean, Bilbon

Reinhold Messner (ezkerrean)
EUROPA PRESS
Actualizado: viernes, 19 octubre 2018 10:40

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Reinhold Messner alpinista ospetsuak hitzaldi bat eskainiko du Bilboko Euskalduna jauregian larunbatean, urriaren 20an, eguerdiko 12:00etan hasita. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alex Txikon alpinista bikaitarraren laguntzari esker antolatu da hitzaldia.

Messner-ek Asturiaseko Printzesa Saria jasoko du ostiral honetan, kirolari onenaren kategorian, eta mendiarekin duen esperientzia kontatuko du "Reinhold Messner. Ezinezkoaren lilura" hitzaldian. Txikonek ere parte hartuko du saioan.

Alpinista italiarrak oxigenorik gabe Everest mendia lehenengo aldiz igo zueneko 40. urteurrena betetzen denean emango du hitzaldia. Alpinismoaren historiari buruz hitz egingo du, 13 menditan izan dituen esperientzietatik abiatuta, eta hitzaldian zehar ikusi ahal izango dira ordenagailuz prestatutako satelite irudien bidez.

Reinhold Messner ezaguna da Everest mendia oxigeno artifizialik gabe igotzen lehena izan zelako. 1978an egin zuen, eta 8.848 metrora iritsi zen Peter Jabeder austriarrarekin batera. Munduko 14 zortzimiletako gailurrak egiten ere lehena izan.

Orduan erabili zituen teknikak eta taktikak berritzaileak dira oraindik ere, eta haren gaitasun fisikoa apartekoa. Alpinismoaren eta eskaladaren historian gehien eragin duten bost pertsonen artean dago, eta aitzindaria da Dolomitetan, zazpigarren graduko arroka eskaladan.