René Cassin giza eskubideen 2018ko sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago

René Cassin sariaren iazko irabazleak
IREKIA
Actualizado: viernes, 19 octubre 2018 10:40

GASTEIZ, 19 (EUROPA PRESS)

René Cassin giza eskubideen arloko sariaren aurtengo deialdira hautagaitzak aurkezteko epoea zabalik dago. Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, eta helburua da ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin euskal gizartean giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak publikoki goraipatzea eta saritzea.

Sariak 12.000 euroko diru zuzkidura eta ohorezko aipamen bat ditu, eta giza eskubideen alorrean nabarmentzen diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek jaso dezakete, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Saria 2003an sortu zuen Jaurlaritzak, eta Rene Cassinen oroimenez jarri zitzaion izena. René Cassin Baionan 1887an jaiotako legelari eta epailea izan zen. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an, eta 1968an Bakearen Nobel saria eman zioten. Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutua sortzeko baliatu zuen Nobel saria. Saria Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zen egunean emango da, abenduaren 10ean.