Sexu-esplotazioko asmoetarako pertsonen salerosketari aurre egiteko koordinazio protokolo bat sortu da EAEn

Actualizado 2011/03/09 15:02:30 CET
- EUSKO JAURLARITZAKO GENERO INDARKERIAREN BIKTIMEN

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Mariola Serrano Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendariak sexu-esplotazioko helburuetarako pertsonen salerosketaren biktimen atentziorako koordinazio protokoloa aurkeztu du gaur. Dokumentua aitzindaria da mota honetako ekimenetan, eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak bultzatu duen lan-taldearen emaitzarik nagusiena. Protokoloak arazo honetan konpetentziak dituzten instituzio eta erakundeen parte-hartzea izan du.

Bilbon egindako aurkezpenean zehar, protokoloarekin batera martxan jarriko den herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina ere aurkeztu du Mariola Serranok.

Serranok nabarmendu du, askotan, gizartea ez dela ohartzen sexu-esplotazioko helburuetarako emakume eta neskatoen salerosketaren arazoaz. Gainera, zenbateko "oso zaila" dela adierazi du, orain arte identifikazio eta jarduera protokolorik ez zegoelako.

Emakumeen kontrako biolentziaren alderdi honi heltzeko, lantalde baten sorrera bultzatu zuen Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak 2009ko bukaeran; bertan, gaian konpetentziak dituzten instituzio eta erakunde publiko zein pribatuek hartu dute parte: Ertzaintza, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza, Comisión Antisida, Munduko Medikuak, Gizarterako, Aukera, Askabide, Emakunde eta Justizia Zuzendaritzak.

Gaur aurkeztutako sexu-esplotazioko helburuetarako pertsonen salerosketaren biktimen atentziorako koordinazio protokoloa lantaldearen lanaren emaitzarik nagusiena da. Instituzio bakoitzari erantsitako konpetentzietatik abiatzen da dokumentua koordinazio eta funtzionamendu zirkuitu bat ezartzeko; horrela, emakumeen biktimizazio bikoitza saihestu nahi da eta atentzio zein babes egokiak eskaini nahi zaizkie.

Biktimentzako harrera eta arreta errekurtso batek bildu behar dituen baldintzak ezartzen ditu protokoloak, emakumeei babeserako inguru bat eskaintzeko asmoz. Hain zuzen, inguru horretan atentzio berezitua, sendatzeko lekua, etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko denbora eta atentzio psikologiko zein juridikoa eskaintzea da xedea.

GIDA PRAKTIKOAK

Biktimei laguntza-zerbitzuetarako sarbidea errazteko hiru inprimakik osatzen dute taldeak egindako lana. Bi baliabide-gida egin dira; bat profesional eta herritarrei orokorrean zuzenduta dago, eta bestea biktimentzat da bereziki. Baliabideen zerrenda zabala, salerosketari buruzko informazioa, biktimak harrapatzeko metodoak, eskubideak edo laguntza aurkitzeko lekuak biltzen dira dokumentuetan.

Lengoaia errazean idatzita dago biktimei zuzendutako liburuxka eta hamar hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, portugesa, errumaniera, errusiera, albaniarra, arabiarra eta txinera) editatu da pertsona kopuru nagusienari heldu ahal izateko. Polizia-etxe eta proiektuan parte hartutako elkarteen bidez banatuko da. Hirugarren dokumentua triptiko bat da, aipatutako hamar hizkuntzetan dago eta emakumeak euren isiltasunarekin amaitzera animatzen dituen biktima baten testigantza du.

Biktimen Arretarako zuzendariak martxan jarriko den herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina ere aurkeztu du. "Sexu-esplotazio helburuetarako emakumeen salerosketak promes askorekin amaitzen du. Ez izan gaizkide" da kanpainaren goiburua.

Arazoaren larritasuna agerian utzi nahi du kanpainak; herritarrei adierazi nahi die ez dela gure gizartetik urrun dagoen arazoa, baizik eta gure inguruan gertatu ahal dela eta herritarren laguntza behar dela erradikazioa lortzeko. Publizitate-kartel eta irrati zein interneteko iragarki laburrekin gauzatuko da kanpaina.