Actualizado 11/10/2021 12:25 CET

Sidenorrek 20 egunez geldituko du ekoizpena agindarraren prezio "neurrigabeagatik"

Archivo - Sidenorreko Basauriko lantegia
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Sidenor konpainiak iragarri du Basauriko (Bizkaia) lantegiko ekoizpena 20 egunez geldituko duela astelehen honetatik abenduaren 31ra arteko epealdian, hau da, produkzio jardunaldien %30a. Argindarraren prezio "neurrigabeagatik" hartu du erabakia, kostu elektrikoa %300 igo baita iazkoarekin alderatuta, zuzendaritzatik adierazi dutenez.

Siderurgia enpresako zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, "argindarraren gehiegizko prezioak" jarduera gelditzera behartu du. Izan ere, %25 gehitu dira enpresaren kostuak, gaur egun 260 euro ordaintzen baititu MWh-ko, iaz 60 euro ziren bitartean, hau da, %300 gehiago.

Kostu elektrikoaren igoerak 200 bat euro gehiago dakar tona bakoitzeko, hau da, enpresaren kostuak %25 baino gehiago igotzea. Egoera horrek "galerak eragiten ditu eta ezinezkoa egiten du egungo ekoizpen erritmoari eustea".

Kostu horien aurrean, Sidenorreko zuzendaritzak 20 egunez gelditzeko "premiazko" erabakia hartu du, hau da, programatutako egun produktiboen %30, astelehen honetatik abenduaren 31ra bitarte.

Argindarraren kostu "neurrigabeek eta kontrolik gabekoek" Sidenorri eragiten dioten eragina mugatzen saiatzeko lehen neurria da. Izan ere, "ezinezkoa zaigu ekoizpen erritmoari eustea", zuzendaritzak ziurtatu duenez.

Modu honetan, langile batzordeari eta langile guztiei astelehen honetan jakinarazi zaie jarduera 20 egunez geldituko dela abenduaren 31ra arte. Geldialdiak zuzenean eta berehala eragingo dio Basauriko lantegi nagusiari, eta "pixkanaka" gainerakoei ere eragingo die, zuzendaritzatik aurreratu dutenez.

Contador