Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia, ostegunean Donostian

Actualizado 2016/11/16 12:08:41 CET

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Talaios Kooperatibak Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia egingo dute ostegunean, azaroaren 17an, Donostiako Tabakalera zentroko Hirikilabs gunean.

Teknologiaren aritu eta adituen euskaldunak biltzeaz izateaz gain, beste teknologia libreak ere lantzeko gunea izan nahi du topaketak, hala nola datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak edo kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak, bai eta burujabetza teknologikoaren eztabaida plazaratzeko ere.

UEUren iturriek jakinarazi dutenez, topaketa goizeko 09:30ean hasiko da, eta parte hartzaileen artean, IXA taldeko, Gisa elkarteko, Azkue Fundazioko, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Elhuyarreko, Biantik kooperatibako, Ikastolen elkarteko eta UEU eta Talaios kooperatibako ordezkariak izango dira, besteak betse.