Sopelako Udalak asteartean zabalduko du goi mailako kirolari, teknikari eta epaileentzako dirulaguntzak eskatzeko epea

Publicado: martes, 11 agosto 2020 15:38

BILBO, 11 Ago. (EUROPA PRESS) -

Sopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia erkidegoak horrela kalifikatutako eta herrian erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako dirulaguntzak jarri ditu martxan.

Udalak aditzera eman duenez ohar baten bitartez astearte honetan, abuztuaren 11n, deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu deialdiak.

Eskariak aurkezteko epea datorren abuztuaren 25era arte egongo da zabalik. Dirulaguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai sopela.eus webgunean, bai udal bulegoetan.