The Pretty Things, Eric Gales eta Mike Sanchez, Gasteizko Midnight Boogie Weekend jaialdian

The Pretty Things
HELLDORADO
Actualizado: lunes, 12 noviembre 2018 18:11

GASTEIZ, 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

Helldorado Kultur Elkarteak eta Vital Fundazioak soul eta rhythm and blues musikari buruzko Midnight Boogie Weekend jaialdia antolatu dute aurten ere, eta The Pretty Things, Eric Gales eta Mike Sanchez-en kontzertuak prestatu dituzte, besteak beste. Jaialdia azaroaren 22, 23 eta 24an ospatuko da, Gasteizen.

Antolakuntzak jakinarazi dueenz, hitzordua azaroaren 22an hasiko da, 20:00etan, Luis de Ajuria aretoan, Paul Justman zuzendariaren "Standing in the shadows of Motown" dokumentalaren proiekzioarekin. Funk Brothers taldeari buruzko dokumentala da. Motown zigiluko dozenaka artista bultzatu zituen Detroiteko musikari taldea izan zen Funk Brothers. Sarrera dohainik izango da eta aretoko eserlekuak bete arte sartzeko aukera egongo da.

Biharamunean, azaroaren 23an, zuzeneko musika izango da gaueko protagonista Helldorado aretoan, Eric Gales iparramerikarrarekin. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta ateak ordubete leehnago zabalduko dira. Sarrerek 20 euroko prezioa izango dute bazkideentzat, eta 22 eurokoa bazkide ez direnentzat, aldez aurretik erosiz gero, eta 25 eurokoa, aretoko txarteldegian bertan erosiz gero. Egun berean, 22:00etan, DJ saio bat izango da El Nuevo tabernan, doako sarrerarekin.

Azaroaren 24an, egitaraua eguerdian hasiko da, bermutaren orduko kontzertu batekin, Helldoradon. Mike Sanchez abeslari eta pianistak "Solo piano show" aurkeztuko du. Sanchez artista ospetsu askorekin aritu da, besteak beste, Eric Clapton, Robert Plant, Jeff Beck, Bill Wyman, Imelda May eta Albert Lee-rekin. Emanaldia 13:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du.

Arratsaldean, Kordoi Etxean, Julian Maeso teklistak 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako musika lantegia emango du, bi saiotan: 17:00etan eta 18:00etan. Lantegian parte hartzeko izen-ematea dohainik da eta www.fundacionvital.eus web orriaren bidez egin beharko da.

Azkenik, gauean, The Pretty Things talde britainiar mitikoak joko du Helldorado aretoan, eta ondoren Isb Lester (Madril) eta Dani Blanco (Ferrol) DJak arituko dira. Ekitaldia 23:00etan hasiko da, eta ateak 22:00etan zabalduko dira. Sarrerak 19 euroko prezioa izango du bazkideentzat eta 21 eurokoa bazkide ez direnentzat, aldez aurretik erosiz gero, eta 23 eurokoa, aretoko txarteldegian bertan erosiz gero.