The Strokes, Rosalía, Thom Yorke, Vetusta Morla eta Suede, Bilbao BBK Live jaialdian

2019Ko Edizioko Lehen Izenak
BILBAO BBK LIVE
Actualizado: lunes, 17 diciembre 2018 13:31

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Bilbao BBK Live jaialdiak 2019ko edizioan Weezer taldeari gehituko zaizkion izen berrietako batzuk iragarri ditu astelehen honetan, eta horien artean nabarmentzen dira The Strokes, Rosalía, Thom Yorke Tomorrow's Modern Boxes, Vetusta Morla eta Suede. Jaialdia 2019ko uztailaren 11, 12 eta 13an ospatuko da, Kobetamendin.

Antolatzaileen arabera, The Strokes taldeak "rock musika biziberritu zuen XXI. mendearen hasieran", generoari indar berria emanez, eta, "harrezkero, hamaika talderengan izan du eragina". Rosalía urte askoan Espainian sortu den artista garrantzitsuenetakoa da, "eta planeta osoko egungo eszena hankaz gora jartzen ari da".

Thom Yorke Tomorrow's Modern Boxes Radiohead taldeko buruaren proiektu alternatiboa da, "bere sormen amaigabeari bide emateko", eta Nigel Godrich Radiohead-en ohiko ekoizlearekin eta Tarik Barri bideo-artistaren proiekzioekin batera izango da Bilbon.

Vetusta Morla talde espainiarrak "aretoak leporaino betetzen jarraitzen du" eta emanaldi bakoitzean "dena ematen du", eta Suede brit-pop estiloaren adierazgarri nagusia "bere belaunaldiko beste inor baino indar handiagoz" helduko da Bilboko jaialdira disko berriarekin.

Aipaturiko taldeekin batera, Vince Staples, Kevin Abstract, Princess Nokia, Nathy Peluso, Ms Nina, Mueveloreina, Idles, Sleaford Mods, Slaves, Shame, Viagra Boys, John Grant, The Voidz, Cut Copy, Khruangbin, Jonathan Bree, The Blaze, Modeselektor Live, Nils Frahm, Hot Chip, Nicola Cruz, Omar Soulyeman, Yaeji, Kero Kero Bonito, Pony Bravo, Calavento, Uniforms, Serrulla, Olatz Salvador, EraBatera eta Belatz ere izango dira Bilbao BBK Live jaialdian.