Tick Kulturzaleen Klubak lehen "Tick Gaua" antolatu du Gasteizen larunbatean, El Columpio Asesino taldearekin

Actualizado 2013/01/04 14:18:44 CET
TICK

GASTEIZ, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Tick Kulturzaleen Klubak bere lehenengo "Tick Gaua" egingo du larunbat honetan, urtarrilaren 5ean, El Columpio Asesino talde iruindarrak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskainiko duen kontzertuarekin.

Elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aurkeztu zenetik bi hilabete igaro direla ospatzeko, Bilbao BBK Live jaialdira joateko bonu bat eta klubak eskaintzen dituen zenbait jardueretarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu. Gainera, horiz jantzita doazenek -Tick klubaren kolore korporatiboa- sari bereziak eskuratu ahalko dituzte.

El Columpio Asesino izango da festaren izar nagusia. "Diamantes" laugarren diskoarekin, Iruñeko taldeak arrakasta izugarria lortu du, eta taldearen ezaugarri diren "soinu iluna, tentsioa eta akabera sofistikatu eta ezberdinarekiko gustua" mantendu ditu.

Talde iruindarrak gaueko 21:30etik aurrera eskainiko duen kontzertuaren ondoren, WTF Dj's eta Corissant Dj's disko jartzaileen bat-egitetik sortu den College Party arduratuko da Jimmy Jazz aretoa musikaz girotzen.