21 de Otsaila de 2020
 

Tosta proiektuaren hizkuntzen erabilerarako gida eta dokumentala, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

Actualizado 2017/2/17 14:10:02 CET
"Gida Ez-Perfektua"
DONOSTIA 2016

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

Donostia 2016, Euskaltzaleen Topagunea eta Europa Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxitutako eragileen arteko Tosta lankidetza proiektuaren baitan sorturiko hizkuntzen erabilerarako gida eta dokumentala aurkeztuko dira Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, otsailaren 21ean. Hain zuzen, Euskaltzaleen Topaguneak egindako "Gida ez-perfektua" gidaren eta Jorge Fernandez Mayoralen "Tosta" filmaren aurkezpena Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, arratsaldeko 19:00etan, proiektuaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Tosta Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltaria ere izan da. Iazko udaberrian abiatu zen eta, zehazki, galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu ditu ordutik.

Tostaren bidaian jasotako esperientziak hizkuntza kudeaketarako gida batean eta dokumental batean bildu dira, eta lan hauek dira datorren asteartean aurkeztuko direnak. Hain zuzen, datorren asteartean, otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Unescok 1999an kultura eta hizkuntza aniztasuna sustatzeko izendatu zuenetik.

Ospakizun horren bueltan, Tosta proiektuan bat egin duten gainerako hizkuntza komunitateetan ere (Galizia, Irlanda, Eskozia, Kornualles, Gales eta Frisia) aurkeztuko dira datozen egunetan "Gida ez-perfektua" eta "Tosta" filma, tokian tokiko hizkuntzetan. Donostian izango den aurkezpenera sartzeko sarrera doakoa izango da.