Trafiko Zuzendaritzak ibilgailu astunen zirkulazio murrizketak indargabetu ditu aldi baterako

Publicado: viernes, 27 marzo 2020 18:15

BILBO, 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ibilgailu astunen zirkulazio murrizketak indargabetu ditu, besterik jakinarazi arte, Covid-19aren ondoriozko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma egoeraren aurrean, eta oinarrizko ondasunen hornidura bermatzeko.

Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2020an zirkulazio neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko zuzendariaren 2019ko abenduaren 20ko ebazpenaren lehenengo xedapenaren bigarren, hirugarren eta laugarren puntuetan jasotako zirkulazio murrizketak indargabetu ditu Trafiko Zuzendaritzak.

Horrela, besterik jakinarazi arte, salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute, beti ere erabili beharreko ibilbideak errespetatuz. Halaber, 7.500 kilotik gorako salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek eta ibilgailu taldeek zirkulatu ahal izango dute, bai eta ibilgailu bereziek eta zirkulazio baimen osagarria behar dutenek ere.