Txiotesia lehiaketaren laugarren edizioa egingo da asteartean

#Txiotesia4 Lehiaketa Asteartean
UEU
Actualizado 2018/11/19 13:11:07 CET

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) euskal ikertzaile gazteei zuzenduta antolaturiko Txiotesia Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa (#txiotesia4) egingo da asteartean, azaroaren 20an, goizeko 09:00etatik iluntzeko 21:00ak arte.

UEUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, eEuskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta egiten dituzten lanak gizarteratzea da lehiaketaren helburu nagusia. Orain arte antolatu diren hiru edizioetan 160tik gora ikertzai animatu dira erronkara.

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" izenburupean, lehiaketaren parte hartzaileek sei txiotan eta euskaraz laburtu beharko dute tesia. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: Txiolari ulergarrienak 500 euro jasoko ditu, eta Txiolari originalenak 300 euro.

Epaimahaiak txioen balorazioa egingo du, eta ondoko hauek osatuko dute: Iñaki Alegria Informatikako doktore eta UEUko zuzendari ohiak, Pili Kaltzada komunikazioan aditu eta UEUkideak, Josu Lopez-Gazpio Kimikako doktore eta zientzia dibulgatzaileak, Uxune Martinez Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatuak eta Asier Sarasua biologo, filologo, ikertzaile eta UEUkideak.

Contador