UEUren Iruñeko ikastaroak astelehenean hasiko dira

UEUren 45. Udako Ikastaroak
UEU
Actualizado 2017/06/23 12:20:56 CET

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Iruñeko ikastaroak datorren astelehenean hasiko dira, ekainaren 26an, 45. Udako Ikastaroen baitan. Ikastaroak astelehenetik asteazkenera bitartean egingo dira, UEUk jakinarazi duenen.

Hain zuzen, "Euskara eta etorkinak. Nola lagun dezake euskarak bizikidetza hobetzen?" astelehenean eta asteartean izango da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI), eta "ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera", asteartean eta asteazkenean, Katakrak liburudendan.

Halaber, "Egitatezko bikoteak eta umeen zaintza euskal Zuzenbide Zibilean" ikastaroa astelehenean egingo da, Hezitzaile Eskolan, eta asteazkenean izango da "Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?" ikastaroa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan.

Gainera, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatutako ikastaroei dagokienez, "Ahozkotasuna hizkuntza-geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina" ikastaroa astelehenetik asteazkenera izango da, eta "Visual thinking, ikasten ikasteko tresna", astelehenean eta asteartean. Bi ikastaroak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan egingo dira.

Bestalde, hitzaldi irekiak izango dira Karrikiri Elkartean. Zehazki, astelehenean, 19:30ean, "Bullying, drama bai, aukera ere bai" izango du hizpide Gotzon Carcar, coach pertsonalak, eta asteartean, 19:30ean, "Haur (tran)sexualitatea ulertzeko gakoak" azalduko ditu Iñaki Goñi irakasle eta sexologoak.