Uribarriko udaltegi berrituak 36.000 pertsonari emango die zerbitzu, Bilbon

Uribarriko udaltegiko liburutegia
BILBOKO UDALA
Publicado: viernes, 15 febrero 2019 17:38

BILBO, 15 Feb. (ERUROPA PRESS) -

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Uribarriko udaltegi berritua bisitatu du ostiral honetan, Zurbaranbarriko Iturriondo plazan. Matiko, Loruri, Uribarri, Zurbaran, Castaños eta Arabella auzoetako 36.000 pertsonari emango die zerbitzua udaltegi berrituak.

Aburtorekin batera, Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien zinegotzia eta udalbatzako beste kide batzuk izan dira Uribarrira egindako bisitan.

Udaltegiak bi solairu ditu, eta bigarrena udal liburutegi bihurtu da berriki. 137 metro koadro ditu, argi eta aireztapen naturalekin eta umeentzako zona bereziarekin. Sarrera independentea dauka Zurbaranbarri kaletik. Helduentzako eta umeentzako irakurketa guneez gain, beste hiru espazio dauzka, jendeak ordenagailuekin erabili ahal izateko.

Udaltegiaren beheko solairuan erabilera askotako areto bat dago, 65 metro koadrokoa. Hutsik geratu da, liburutegia goiko solairura aldatu delako, eta lantegiak, ikastaroak eta udal jarduerak egiteko prestatzen ari da orain, bai eta barrutiko elkarteen jarduerak egiteko ere. Gainera, Bilboko Udalaren herritarren arretako bulegoetako bat, ikasteko gela bat eta ekitaldietarako aretoa daude udaltegian.

Aburtok adierazi duenez, une honetan Bilbon 25 udaltegi daude, hiri osoan barreiatuak". "Lehenengo udaltegia duela 30 urte inauguratu zen Otxarkoagan eta, harrezkero, Bilboko Udalak argi izan du Bilboko zortzi barrutietan horrelako ekipamenduak jarri behar zirela Udala bera auzoetako bizilagunei hurbiltzeko, hurbileko ekipamenduen bidez", azaldu du.

Udaltegiak tamaina eta ezaugarri askotarikoak dira, auzoan auzoko izaera eta ezaugarri bereziekin. Batzuk lehen ikastetxe izandako lokaletan daude, beste batzuk ondare balio handiko eraikinetan.