Urkijok dio "arduragabekeria larria" dela ETA desegin gabe Estatuko Segurtasun Indarrak Euskaditik ateratzea planteatzea

Actualizado 2013/02/05 12:13:04 CET
Carlos Urkijo
Foto: Europa Press

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak adierazi du "arduragabekeria larria" dela Eusko Jaurlaritzak planteatzea Estatuko Segurtasun Indarrak Euskaditik pixkanaka ateratzea, "ETA oraindik ez denean desegin". Gainera, "sendotasunez" defendatu ditu Gernikako Estatutuak eta Espainiako Konstituzioak Poliziari eta Guardia Zibilari ematen dizkieten eskumenak.

   Hala mintzatu da Urkijo Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak astelehenean esandakoaren inguruan; Estatuko Segurtasun Indarrak EAEtik alde egitea eskatuko duela adierazi zuen Legebiltzarrean Beltran de Herediak.

   Zentzu honetan, Urkijok adierazi duenez, "Jaurlaritza berri bat dago, baina, zoritxarrez, abertzaletasunaren obsesio zaharrak errepikatzen dira, Estatuko Segurtasun Indarrak alde egitearen betiko leloa" bezala. Espainiako Gobernuaren ordezkariak ziurtatu du Estatuko Segurtasun Indarrak Euskadin daudela "eskubidea dutelako, eta ez diete inori baimenik eskatu behar".

   "Terrorismoaren porrotan Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak egin duten lana eta sakrifizioa eskertzeko sentsibilitate txikiena ere ez dugu exijitzen, baizik eta leialtasuna Eusko Jaurlaritzari, lankidetza Ertzaintzari eta errespetua Espainiako Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak Estatuko Segurtasun Indarrei ezartzen dizkieten eskumenei", gaineratu du.