Urkullu eta Raxoi urtarrilaren 30ean bilduko dira Madrilen

Actualizado 2013/01/18 15:05:22 CET

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea urtarrilaren 30ean bilduko dira Madrilgo Moncloa jauregian. Halaber, datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, Juan Carlos I.a Espainiako erregearekin bilduko da Urkullu, Zarzuela jauregian, bi gobernuen inguruko iturriek Europa Press-i baieztatu diotenez.

Modu honetan, Iñigo Urkulluk datorren astean hasiko ditu erakundeen arteko topaketak, joan den abenduaren 15ean Gernikako Batzar-etxean Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua zin egin ondoren.

Espainia erregearekin datorren astelehenean bildu eta gero, Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) instituzioetako ordezkariekin eta eragile politiko eta ekonomikoekin biltzen hasiko da. Lehen hitzordua urtarrilaren 23an izango da, Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Javier de Andres eta Martin Garitanorekin, hurrenez hurren, eta urtarrilaren 28an Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbaorekin izango da.

Erakundeen arteko akordio garrantzitsuak lortzeko "beharrizana" jorratzea da bilera hauen helburua, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak instituzioen ordezkari, alderdi politiko eta eragile sozio-ekonomikoekin izan nahi dituen bileren sortaren baitan daude.