Urriaren 27an Bilbon izandako sexu eraso baten ustezko egileak atxilotu dituzte

Actualizado: martes, 13 noviembre 2018 14:00

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Bilbon, joan den urriaren 27an Bizkaiko hiriburuan bertan gertaturiko sexu eraso baten egileak direlakoan. Euskal poliziak urriaren 31an egun zuen lehen atxiloketa, eta bestea astelehen honetan. Gainera, bigarren atxilotuaren aurkako izapideak hasi ditu, azaroaren 2an Abando inguruan gertaturiko beste sexu eraso batekin zerikusia duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Urriaren 27an, bi gizonezkok sexu erasoa egin zioten emakume bati Bilboko etxebizitza batean. Gertaera Ertzaintzan salatu zuten eta poliziak ikerketa jarri zuen martxan delituaren ustezko egileak identifikatu eta atxilotzeko. Urriaren 31an, Ertzaintzak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu zuen, 18 urteko gizonezko bat, eta, polizia izapideak egin ondoren, epailearen esku jarri zuen.

Bilboko ertzain etxeko agenteek ikertzen jarraitu zuten sexu erasoaren beste egilea aurkitzeko, eta, azkenean, astelehenean aurkitu eta atxilotu zuten, Bilbon. Atxilotu honi beste sexu eraso bat ere egotzi diote, azaroaren 2ko goizaldean Abando inguruan getaturiko eraso bat, hain zuzen ere. Bigarren atxilotua ere 18 urteko gizonezko bat da, eta astelehen arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera.