. Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka dira 2022ko Gaztea maketa lehiaketako finalistak
Actualizado 23/11/2022 17:22

Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka dira 2022ko Gaztea maketa lehiaketako finalistak

Maketa lehiaketa
EITB

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka artistak aurtengo Gaztea maketa lehiaketako finalistak. Lehenengo hirurak Julen Idigoras, Izaro eta Lorea Argarate epaimahaikideek aukeratu dituzte, eta laugarrena, berriz, entzuleek maketa lehiaketaren webgunean. Finala abenduaren 1ean izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta Epaimahaiaren Saria, Entzuleen Saria eta Harrobia Saria banatuko dira bertan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horrela, Xander 16 urteko artista gipuzkoarra da, hyperpop eta pop-punk musika estiloak jorratzen ditu eta bere proposamen musikala 'Bele Beltz' deitzen da.

Txopet taldea hiru kide bilbotarrek osatzen dute, eta, euren musika definitzeko eskatuta, "gitarra kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen duten oinarri erritmikoak, amorruz betetako garage rocka zapore printza batekin" erantzungo lukete. 'Hasieratik amaiera' kantua abestuko dute epaimahaiaren aurrean.

Hondarribiako bakarlaria da Ttiritt, eta gitarra oinarri dute punk eta rock doinuak trap bezalako genero elektronikoekin nahastea du gustuko. Etxean sortu eta grabatzen ditu abestiak, eta 'Jauzia' abestiarekin aurkeztu da Gaztea maketa lehiaketara.

Azkenik, Ithaka Orioko eta Zarauzko 18 urteko lau gaztek osatzen dute: Arantza (gitarra), Eneko (baxua), Josune (bateria) eta Leire (ahotsa). Duela urtebete sortu zuten taldea, eta ordutik abesti batzuk kaleratu eta kontzertuak emateko aukera izan dute. Pop rocka egiten dute, baina ez diote euren estiloari mugarik jarri nahi. Entzuleei esker igaro dira finalera, boizen %21arekin, 'Amestu dezagun' kantuari esker.

FINALA

Finalistak aukeratuta, epaimahaiak du orain azken hitza. Abenduaren 1ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko dute lau finalistek. Zuzeneko emanaldietan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen 31. Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Hiru sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria, Entzuleen Saria eta Harrobia Saria. Epaimahaiaren Sariak 5.000 euro eskainiko ditu, eta irabazleak Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du.

Bestalde, GazteBizhitza Sariak 2.500 euro emango dizkio Ithaka talde gipuzkoarrari, hala bozkatu baitute Gazteako ikus-entzuleek webguneko bozketaren bitartez. Azkenik, Harrobia Sariaren irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.

Contador