Zirkuituak 12 antzerki talderen 16 emanaldi eskainiko ditu Bilbon datorren ostegunetik

Actualizado 2017/01/23 14:25:14 CET
"Vidas Pasadas" Lanarekin Hasiko Da Zirkuitua
BILBOKO UDALA

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Zirkuitua ekimenaren 16. edizioa hasiko da datorren ostegunean, urtarrilaren 26an, eta 12 antzerki konpainiaren 16 emanaldi eskainiko ditu apirilaren 6ra bitartean. Arte eszenikoen alorrean zaletuek edo erdi profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen ekimena da Zirkuitua.

Aurrekoetan bezala, Bilboko Udalak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen dizkie konpainiei, baita ordainketa ekonomikoa ere. Programazioak formatu txikiko lanak eskainiko ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Emanaldiak ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da.

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, urteko lehen hiruhilekorako programazioan, gizarte izaera markatua duten ikuskizunek, hainbat genero fusionatzen dituztenak, euskaraz egindako antzerki lanak eta Arriagako Gelatxoetan eta BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian ikusi ahal izan diren bi antzezla daude.

Esan bezala, programazioa ostegunean hasiko da, Abando-Barrainkuako udal zentroan, Bea Insa eta Leyre Berrocal antzezleak protagonista dituen "Vidas pasadas" muntaiarekin. Umorez betetako proposamena eskainiko diete ikus-entzuleei. Kazetari hiperestresatu batek, erabateko krisi existentzialean murgilduta dagoen antzezlea elkarrizketatuko du. Ikuskizuna martxoaren 27an ere ikusi ahal izango da, Otxarkoagan.

Horrez gain, ostiralean, urtarrilaren 27an, Aullidos de Otxar taldearen "La vida en una maleta" ikuskizuna ikusgai izango da. Lan horretan, 1950eko hamarkadan Galiziatik, Burgosetik edo Extremaduratik etorri ziren eta, hasieran Los Caños, Monte Banderas edo Enekuri gaina bezalakoetan zeuden "infra-etxebizitza multzoetan bizi ostean", 1960ko hamarkadan Otxarkoagara heldu ziren bertako biztanleen testigantzak jartzen dira eszenatokian. Ikuskizuna martxoan ere ikusi ahal izango da, San Frantziskoko udal zentroan.

 

Lo más leído

  1. 1

    Lan istripuen ondoriozko 30 hildako izan ziren 2019an EAEn

  2. 2

    Bagera eta Donostiako Udala hasi dira lanean bigarren Euskaraldiaren antolakuntzan

  3. 3

    EAEko hotel, landa ostatu eta apartamentu turistikoek 3,4 milioi sarrera erregistratu dituzte 2019an, %3,6 gehiago

  4. 4

    Brian de Palmaren film berriaren aurretiko estreinaldia ostegunean Bilbon, Fant jaialdiaren eskutik

  5. 5

    Ekian eguzki parkeak urtean 15.000 familiaren elektrizitate premiak asetzeko beste energia sortuko du

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista