Zurriolako baranda eta zorua konpontzen arituko dira aste honetan Donostian

Actualizado 2014/02/26 13:59:09 CET
Zurriolako baranda konpontzen ari dira
Foto: DONOSTIAKO UDALA

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udaleko brigadak baranda berria jartzen ari dira aste honetan Zurriolako zubian, eta gutxienez bi aste beharko dituzte lan horiek amaitzeko. Gainera, Zurriola pasealekuko beste baranda jartzeko harrizko zokaloa ere jartzen ari dira jada, eta harri guztia jarrita dagoenean, baranda jarriko dute, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

   Halaber, hurrengo asteetan Kontxako pasealekuan arituko dira, konponketak egiten, bai eta Bizkaia pasealekuan ere, eskailerak berregiten. Salamanca pasealekuan ere zoruko losa berregingo da, eta Haizearen Orrazian olatuek puskatutako zorua konponuko dute.

   Ondarretako pasealekuan hurrengo asteetan arituko dira Donostiako Udaleko brigadak, muretea berreraikitzen, eta Eduardo Chillida pasealekuan ere egongo dira, olatuek puskatutako muretea konpontzen. Santa Catalina zubian balaustrada berreraikiko da, eta Etxieta plazako lanak amaitzerakoan, Teresa de Calcuta plazara joango dira konponketak egitera.