Eusko Jaurlaritzak Zumaian gertatutako erasoa "bizikidetasunaren aurka" doala adierazi du

Publicado: jueves, 4 agosto 2016 13:11

BILBO, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Eusko Juaurlaritzak gaitzespena adierazi du asteazken honetan Zumaiako udalerrian aurkitzen den Terrorismoaren Biktimen Oroimen plakari egindako erasoa, "gizabidearen, bizikidetzaren eta bakean bizitzeko eskubidearen kontra doan ekintza da hau", adierazi dute.

Gainera, Jaurlaritzak "egileen biktimenganako sentsibilidade falta" nabarmendu du eta "terrorismoaren biktimek jasan duten injustiziaren aintzatespenarekin dugun konpromisoa" azpimarratu du.