Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 13/11/2008 16:51
EUSKADI

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako blog batek lortu du Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketako sari-nagusia

   Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak elkarlanean martxan jarritako Teknoskopia 2008 gazteentzako ideia-lehiaketak badu jada irabazlea, eta lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sanchez gazteak eskuratu du lehenengo saria, "Berdundis superheroia" izeneko blogarekin; horri esker, bideokamera bat jaso du.

   Ideia-lehiaketako irabazleen izenak gaur goizean eman dira ezagutzera Donostiako Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean ospatu den ekitaldian.

   Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, "Earthman" izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten "Forestwoman" blogak eskuratu du. Bigarren eta hirugarren sailkatutako ikasleek argazki-kamera digital bana jaso dute. Sari guztiak, Eroskik babestu ditu.

   Anais Sanchezek egin duen blogean, Berdundis izeneko superheroia da protagonista. Lurreko ingurumena zaintzeaz arduratzen da Berdundis, eta Lurreko mehatxuei aurre egiteko hamaika abenturatan murgiltzen da. Hiru blog sarituei dagokienez, epaimahaiak azpimarratu du "blog landuak" izan direla, "eduki interesgarriak" landu dituztela eta erakutsi duten imajinazioa eta sormena "nabarmentzekoak" direla.

   Epaimahaia zientzia edota hezkuntza-gaietan adituak diren lau pertsonek osatu dute: Pilar Kaltzada, Innobasqueko Sustapen eta Komunikazio zuzendaria; Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioako presidentea; Teresa Santos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Zientzia-hezkuntza ildoaren arduraduna; Josu Sanz, Unesco Etxeko ingurumen-arduraduna. Epaimahaiak aurtengo parte-hartze handia nabarmendu du, azken edizioko parte-hartzea halako hiru izan baita.

   Lehiaketa hau Zientziaren Astearen barruan kokatzen denez, lehengaia izan dute ardatz ikasleek blogak egiteko garaian. Lehiaketaren helburua da zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea gazteen artean eta ikasleak motibatzea. Horregatik, lehiaketak iraun duen bitartean, gazteak superheroi bihurtuta, botere, baliabide eta ekimena izan dute munduan dauden mehatxuei aurre egiteko, eta lan horretan bizi izan dituzten abenturak kontatu dizkigute beren blogetan. Blog guztiak ikusgai daude www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Diego y Ruiz acuerdan "seguir muy de cerca" y trabajar en el adelanto de las inversiones de Fomento en Cantabria Timerman viaja a la ONU para denunciar la "militarización"

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.