Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Coelacanthus Biscayensis 2.0" erakusketa zabaldu du

Actualizado: jueves, 4 julio 2013 13:52

BILBO, 4 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Coelacanthus Biscayensis 2.0" aldi baterako erakusketa zabaldu du ostegun honetan, uztailaren 4an. Bertan, Rober Garay artistak Busturialdeko (Bizkaia) eskualdean garai batean posible izango litzatekeen "kosmogonia-mitologiko industrialaren inguruko unibertso liluragarria sortu, dokumentatu eta bizitza ematen dio".

"Dibertsitate biologiko mitikoa bizi izandako garai ilun baten aurrean aurkitzen gara, non izaki, sineskeria eta ametsak errealitateko planura pasatzen diren", azaldu dute zentroko arduradunek.

Horrela, Rober Garayk, froga grafiko eta fisiko ukaezinen bidez, eta arte garaikidea erabiliz, garai hartako eguneroko errealitatea kontatzen du "Coelacanthus Biscayensis 2.0" erakusketan.

Halaber, erakusketarekin batera, zentroko GastroBar gunean 'coelacantus'-ekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira, eta dendan erakusketari lotutako elementu guztiak egongo dira eskuragai: kamisetak, postalak, "Tratado de Tritones" liburua eta Fernando Palazuelosek eta Rober Garayk sortutako "Zapatos en la Arena" nobela grafikoa.

"Coelacanthus Biscayensis 2.0" erakusketa irailaren 24ra arte egongo da ikusgai Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, eta sarrera doakoa izango da. Kriptozalek eta Rober Garayk sortutako unibertso zabalaren maitaleak erakusketak osatzen dituen lau guneak ikusi ahal izango dituzte: Hall Latimeria Cholumnae, Galeria Grafikoa (34 metro), Eugenio Umearen Kapera eta Clemente Abaroaren bulegoa.