EUSKADI.-BilbaoMusikak 4 eta 12 urte arteko umeentzako Musika Udalekuak eskainiko ditu uztailean

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 14:50

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

BilbaoMusika udal erakunde autonomoak Musika Udalekuetarako deialdia zabaldu du, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzendurik, eta dantza, kantua eta interpretazioa, margozketarekin, antzerkiarekin edota mimoarekin partekatuko dira. Musika, aisialdirako ikuspegiarekin eta gertutasun ikuspegi batekin eskainiko da, antolakuntzak azaldu duenez.

Uztailean zehar izango dira udalekuk bi txanda ezberdinetan: uztailaren 6tik 17ra eta 20tik 30era, beti goizeko ordutegian. Prezioak 115 eurotik 150 eurora doaz, eta familia bereko kide bi baino gehiagok izena emanez gero deskontuen aukera dago.

Ikastaroen ordutegia kantua, dantza, musika, kontzertu didaktikoa eta kirol hezkuntza bezalako jardueren arabera egingo da banaturik, eta aukerazko eskaintza ere izango da: antzerkia edota txikienentzako haurtzaindegia. Udaleku bakoitzaren azken ostiralean, gurasoentzako zabalik izango den jaialdi bat egitea aurrikusten da udalekuetan parte hartu duten umeen ikuskizunarekin eta une berean ziurtagiriak emango zaizkie.

Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da, onartutakoen zerrenda apirilaren 20an argitaratuko da eta azken matrikula maiatzaren 4tik ekainaren 5era bitartean egin beharko da.