Euskal enpresen %72,4ak Interneterako sarbidea dauka, joan den urtean baino %2,5 gehiagok

Ordenador
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 11 julio 2011 14:11

BILBO 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

Guztiaren %72,4a dira dira gaur egun Interneterako sarbidea daukaten euskal enpresak, joan den urtetik hona 2,5 puntu igo delarik. Interneterako sarbiderik erabiliena ADSlak jarraitzen du izaten, guztiaren %86,2a delarik, gehien hazi diren sarbide motak, aldiz, mugikorretik egindakoak (%29,6) eta kable (zuntz optikoa) bidezkoak (27,2%) dira, Eustaten datuen arabera.

Portzentaje hauek handiagoak izaten dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan, ordenagailua dutenak %98,5era iritsiz, %97,5 korreo elektrikodunak, %37,3 enpresako web orri propioa dutenak eta %97,2 Interneterako sarbidedunak. Gainera, mota honetako enpresetan, ADSL lineak dira erabilienak, %89,9a hain zuzen ere, ondoren mugikorrak eta azkenik RDSI eta modema bezalako konexioak dira erabilienak.

Lurraldeka aztertuz gero, Araban eta Gipuzkoan ezarri dira batez ere teknologia hauek, bitartean, Bizkaiakoek emaitza zertxobait baxuagoak dauzkatelarik.

Contenido patrocinado