2011ko Bilbao BBK Live jaialdiak bisitari kopuruaren errekorra hautsi du, baita "Green and Clean" saria irabazi ere

Actualizado: lunes, 11 julio 2011 19:48

BILBO, 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilbao BBK Live jaialdiaren seigarren edizioak orain arteko edizioekin alderatuz bisitari kopururik handiena izan du. 103.083 lagun etorri ziren uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin egindako kontzertuetara, hain zuzen ere.

Antolakuntzak adierazi duenaren arabera, oso modu positiboan baloratu du honako edizioa. Urte honetan, bere inpaktu ekonomikoa 16.184.257 eurokoa izan da, Bilbao Nextek bildutako datuen arabera. Horren baitan, etorritakoek gutxi gorabehera egindako, ekitaldia antolatzeko, babesle nagusien eta artisten gastuak nagusitzen dira, besteak beste, baita ekipoenak ere.

Era berean, Bilbao BBK Live 2011 jaialdiak hedabideetan oihartzun handia izan du, bertan 300 kazetari inguru kreditatuta egon direlako. Gainera, antolakuntzak oso modu positiboan baloratzen du inolako gorabeherarik egon ez izana; izan ere, osasun asistentzia oso gutxi eman da, jaialdi osoan ikusleen jokamoldea bikaina izanik.

Aurten BBK Live jaialdiak 103.083 lagun erakarri ahal izan ditu zuzeneko musikaz hornituriko hiru egunak kontutan hartuz. Guzti horien artean ikusle gehien bildu zituen taldea Coldplay izan zen, uztailaren 7, ostegunean hain zuzen ere.

Sarreren salmentaren erritmoa kontuan hartuz aurreikusten zen bezala, ikusleen zifrak iazkoaren baino %26 handiagoa izan da, eta 2008 urtekoekin alderatuta, ordea, %22,5. Azken hau izan zen, hain zuzen ere, ordura arteko, ediziorik handiena.

Ez da krisialdi ekonomikoaren soslairik nabarmendu sarerak saltzerako orduan salmenta kopuruan igarri. Horretan eragina izan du kartelaren kalitateak, musika munduan aurkitzen diren talde eta artista onenez osatutakoa izan baita.

Bilbao BBK Live, nazioarteko jaialdien artean baztertu ezineko hitzordua da. Gainera, Bilbora bisitariak ekartzeko lehenengo mailako ekitaldi garrantzitsu bihurtu da.

"GREEN AND CLEAN" ZIURTAGIRIA

Aurten, gainera, Yourope Elkarteak (The European Festival Association) emandako'Green and Clean Award' izeneko saria jaso du Bilboko jaialdiak, ingurumena zaintzea helburu zuen erantzukizun eta konpromisoagatik. Bilbao BBK Live Jaialdia naturaren erdian kokatuta egotea, ekitaldia antolatzeko modua, eta esparruaren baldintza ezin hobeak, energia erabiltzea eta hondakinak biltzea dira sari hori jaso izanaren arrazoietako batzuk, beteak beste.

"Garbia eta Berdea" ekimenak ingurumena errespetatzen duten jaialdiak saritzen ditu, baliabide naturalak babesteko ekimenak eta neurriak planteatuz. Modu horretan, beren eraginpeko eremuan izaten duten inpaktu negatiboa konpentsatzen dute.