ABEN Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Serie Sariaren bigarren edizioa abian da

Archivo - Serie baten filmaketa Bilbon
ETB - Archivo
Publicado: martes, 19 julio 2022 10:31

BILBO, 19 Jul. (EUROPA PRESS) -

Akitani Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko gobernu kideek eta lurraldeko kultur agentziek osatutako ikus-entzunezko lantaldeak ABEN Euroeskualdeko Serie Sariaren bigarren edizioa abiarazi du. Aurten Gasteizko Festval telebista jaialdiak hartuko du 2021ean sortu zen saria, irailaren 5etik 11ra.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saria bi fasetan antolatuko da. Profesionalen epaimahai batek egindako aurretiko hautaketa baten ondoren, aukeratutako 3-6 proiektuek beren seriea defendatu ahal izango dute irailaren 9an Festvalen egingo den 'pitching' saio batean. Eguna euroeskualdeari eskainitako jardunaldia izango da, 'pitching' saioak koprodukzioek plataformen erronkari nola eragiten dioten lantzeko mahai inguru baten ondoren izango baitira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du irailaren 10eko galan.

Eskatzaileak euroeskualdeko lurraldeetakoren batean kokatuak izan behar dira eta beren produkzioa fikzio, animazio edo dokumental serie edo miniserie bat izan behar da, telebistarako edo plataformetarako. Hautagaitzak ostiralera arte aurkeztu behar dira, uztailaren 22ra arte.

Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak egindako lanaren bidez, 'Euroeskualdearen koprodukziorako gida' egin ahal izan da, mugaz gaindiko koprodukziora jo nahi duten eragileei informazioa emateko (euroeskualdeko gobernu kideen lehentasun nagusiak, zergak itzultzeko politikak, laguntza eremuak, funtsak, sektoreko elkarteen kontaktuak, zinema batzordeen kontaktuak, jaialdien arduradunak eta abar).