Adinekoentzako eguneko arretarako landa-zentro berri bat jarri du martxan Aramaion Arabako Foru Aldundiak

Actualizado: miércoles, 9 marzo 2011 12:56

GASTEIZ, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Aramaioko adinekoentzako eguneko arretarako landa-zentro berria inauguratu dute gaur Covadonga Solaguren Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak eta Asier Agirre Aramaioko alkateak. Zentroak eguneko bizitzako eta aisialdiko jardueretan laguntza zerbitzuak emango dizkie mendekotasun gradu aldakorra duten adineko pertsonei.

Eguneko arretarako zentro berriak aldi berean erabiltzeko zortzi toki ditu eta, egun osoko edo egun erdiko arreta zerbitzuaz gain, jantokia, adinekoentzako bainugela, ikuztegia eta garraio egokitua ere eskaintzen ditu. Adinekoek beren etxean bizitzen jarraitu ahal izatea nahi da horrelako zerbitzuekin, denbora tarte batez edo osoz erabil baitaitezke, hartzaileen ezaugarrien eta beharren arabera.

"Deserrotzea eta bakardadea gainditzeko -hurbiltasunetik eta zerbitzuen espezializaziotik- egin dugun apustuaren adibide argia dugu eguneko zentro berri hau. Elkarbizitza eta gizarte parte-hartzea berpizteko espazioak izateaz gain, zentro hauek adinekoen beharrizanak antzemateko leku aproposak dira, gero, ahalik eta erantzun pertsonalizatuena eman ahal izateko", adierazi du Solagurenek.