AEK-k bertan behera utzi ditu udako barnetegiak baina sareko ikastaroak eskainiko ditu

AEKren udako kanpaina
AEK
Publicado: domingo, 31 mayo 2020 12:37

BILBO, 31 May. (EUROPA PRESS) -

AEK-k erabaki du bertan behera uztea udako barnetegiak, covid-19 gaitzak eragindako egoera kontuan hartuta, baina sareko ikastaroak antolatuko ditu. Hori dela eta, 'Uda hemen da, AEK ere bai' kanpaina jarri du martxan, alfabetatze eta euskalduntze koordinakundeak jakinarazi duenez.

Maila guztietan udako sareko ikastaroak eskaintzearekin batera, udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko dira hainbat euskaltegitan. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta jardun bikoa.

AEK-k jakinarazi du osasun neurri guztiak hartuko direla euskaltegietan, "ikasleak goxo eta seguru" ibiltzeko. Informatzeko nahiz matrikulatzeko egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea edo www.aek.eus webgunean sartzea.