Andoaingo Bazkardo inguruan errei bana itxiko da larunbat honetan A-15 eta N-I errepideetan

Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 17:49

DONOSTIA, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Andoaingo Bazkardo inguruan zoladura konpondu behar da A-15 autobidean eta N-I errepidean, eta errei bana itxiko da bi errepideotako galtzadetan larunbat honetan, martxoaren 7an, 00:00etatik 20:00etara. Mozketa A-15 autobideko 158 eta 159 kilometro puntuen artean eta N-I errepideko 447 eta 448 kilometro puntuen artean izango da.

Gainera, egun horretan, 00:00etatik 12:00etara bitartean, A-15 autobidetik Nafarroara doazen ibilgailuak Bazkardoko biribilgunerantz desbideratuko dira: N-I errepidea hartu beharko dute, Lasarte-Oriako noranzkoan, eta, 450 kilometro puntuan noranzkoa aldatu, eta Gasteizko eta Nafarroako noranzkoan jarraitu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, errepide horiek lerro bana itxita izango dutenez, auto ilararik sor ez dadin, Donostiatik hegoalderantz doazenei GI-20 eta N-I errepidea hartzeko eta, Bazkardo inguruan, arretaz gidatzeko gomendatu du, lerro bat bakarrik egongo baita irekita. Hegoaldetik Donostiarantz doazenek ere arreta handia jarri beharko dute, auto ilarak sor bailitezke.