AP-8 autobideko zirkulazio motelerako bideak itxiko dira Donostia eta Bilborako bidean asteazkenera arte

Actualizado: lunes, 3 enero 2011 15:04

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Zirkulazio motelerako erreiak itxita egongo dira AP-8 autobidean, Donostiarako eta Bilborako noranzkoan, asteazkenera bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

AP-8 autobideko Iurreta-Gerediaga tartean hirugarren lerroa egiteko lanak direla-eta itxiko dira zirkulazio motelerako erreiak. Zehazki, 9:30etatik 18:00etara egongo dira itxita bideak, bai Donostiarako noranzkoan (88,200 kilometro-puntutik 88 puntura), bai Bilborakoan (84,250 kilometro-puntutik 85,300 puntura).