Arabako Aldundiak informazio saioak antolatuko ditu berriz familia harrera gertuagotik ezagutzeko

Publicado: sábado, 18 enero 2020 12:37

GASTEIZ, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriro, datorren astelehenetik, urtarrilaren 20tik, babesgabetasun egoera larrian dauden adingabeen familia harreraren inguruan. Hitzorduak hilean behin izango dira, urtea amaitu arte, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 16an, apirilaren 6an, maiatzaren 18an, ekainaren 15ean, irailaren 21ean, urriaren 19an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an iuzango dira hitzaldiak, 17:30etik aurrera, Familia Harreran Laguntzeko Programak Gasteizen dituen lokaletan.

Harrera babes neurri bat da, hainbat egoerarengatik gurasoekin bizi ezin diren umeei berea ez den familia batekin garatzeko aukera ematen diena. Harrerari esker, aldi berean beren gurasoekin harremanetan jarrai dezakete kalte hori konpontzeko.

Araban harrera familian interesa duen pertsona orok har dezake parte saiootan. Harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira, informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan, eta protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen eta zein lege eta administrazio esparru dagokion aztertuko da, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamiko baten bidez.