Arabako Familia Bitartekotzako Zerbitzu berria inauguratu da

Actualizado 2012/01/30 13:54:59 CET

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

   Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpekoa den Arabako Familia Bitartekotzako Zerbitzuaren lokal berriak inauguratu ditu gaur, urtarrilaren 30ean, Gasteizen. Bitartekotzako hiru profesional arituko dira egoitza berrian.

   Eusko Jaurlaritzak 2010etik zuen zerbitzu horren titulartasuna, baina azken bi urteetan Gasteizko Udalaren Gizarte Ekintza Saila izan da Jaurlaritzaren kudeaketa-mandatuaren bidez bitartekotza-lan horiek egin dituena. Orain amaitzen da kudeaketa-mandatu hori eta Arabako hiriburuko zerbitzua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak zuzenean kudeatuko du.

   Zabaletaren iritziz, zerbitzu hori sartzeak, EAEko "hiru lurralde historikoei irizpide bateratutako bitartekotzako zerbitzu publikoez hornitzeko helburua betetzea dakar". Bizkaian zerbitzu hori 1996tik aurrera dago martxan, Bilbon, eta Gipuzkoan 2010eko uztailean inauguratu zen, Donostian.

   Familia Bitartekotzako Zerbitzua "publikoa, doakoa eta borondatezkoa da" eta familia-gatazkan murgildurik dauden pertsonen eskura dago, bikotearen (senar-emazte nahiz izatezko bikotea) hausturagatik edo familia-ingurunean sortutako inguruabarrak direla-eta. Zerbitzua eskuratzeko bidea bi alderdiak ados jarrita edo alde baten ekimenez egindako idazki bidezko eskaerarekin hasten da. Gizarte-zerbitzuen, euskal osasun-sistemaren eta abarren bidez ere bidera daiteke.

   Familia Bitartekotzako Zerbitzuak gizarte, psikologia eta zuzenbideko adituek osatzen dituzte eta euren helburu nagusia alderdien arteko gatazkei adostasunezko irtenbideak lortzen laguntzea da.

   Bitartekotzari esker alderdiei auzitara jotzeak ekartzen dien higadura emozionala saihesten da eta horrek eragiten du horrela lortutako akordioak kasu askotan itun judizialetan lortutakoak baino iraunkorragoak eta errespetatuagoak izatea.

   Gainera, banaketak seme-alabengan duen inpaktua txikiagotzen du bitartekotzak, eraginpean hartutako pertsona guztien premiak kontuan hartzen direlako eta bestalde, banaketaren unera arte zeuden bizitzako jarraibideei eta familia-antolaketari eusteko ahalegina egiten da.

   2011n, familia-bitartekotzako zerbitzu publikoetara jo zuen hamar familiatatik zortzi inguruk hasiera batean planteatutako egoerari buruzko adostasuna lortu zuten eta horrek kasu askotan auziaren bideari ekitea saihestu zuen. Adituek gauzatutako bitartekotzen %95 bikotearen hausturak eragindako gatazketan dute jatorria. Gainerako bitartekotzak familia-bizikidetzarekin zerikusia duten familia-gatazkengatik izan dira, esaterako, mendetasun-egoeran dauden pertsonak, bilobekiko harremana edo jaraunspenak, negozioak edo bizikidetza direla-eta sortutako gatazkak.

  • Sábado, 20 de
 

Lo más leído

  1. 1

    'Emakumeak Zientzian 2020' ekimenak egitarau zabala izango du otsailaren 7tik 14ra, Donostian

  2. 2

    EHUk graduko 82 titulu eta 102 titulazio eskainiko ditu datorren ikasturtean

  3. 3

    Tituludun berrien ohiko inbestidura ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatean urtarrilaren 28an

  4. 4

    Bilboko Udalak bi milioi euroko dirulaguntza emango dio Arte Ederren Museoari, urteko programa aurrera ateratzeko

  5. 5

    Zupiriak euskal zinemagintza babestuko du Goya sarien banaketa ekitaldian

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista