Arabako Mintza Eguna ospatuko da Gasteizen urtarrilaren 15ean

Jaiaren kartela
TOPAGUNEA ARABA
Actualizado 2011/01/05 13:28:01 CET

GASTEIZ, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Arabako Mintza Eguna egingo da Gasteizen urtarrilaren 15ean, Topagunea euskara elkarteen federazioak eta Gasteizko GEU elkartea koordinatuta. Lehenengo aldia izango da Araba mailako jaiegun hau antolatzen dena, eta horretarako arrazoia azken bizpahiru urteetan

Mintzalaguna bezalako egitasmoek herrialdean hartu duten indarra izan da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gaur egun, 800 arabar baino gehiago dira (540 Gasteizen), astero, ordu batez, gutxienez, beste hiru, lau edo bost lagunekin elkartzen direnak, euskaraz hitz egitea helburu nagusia dutelarik. Izan edre, euskaldunak euskaldunekin euskaraz hitz egiten dira mintzapraktikako taldeak, bai eta talde ezberdinetan dabiltzanek elkar ezagutzeko antolatzen diren kultura- eta aisialdi-ekintza osagarriak ere.

Arabako Mintza Egunaren helburua herri ezberdinetako

mintzalagunak harremanetan jartzea da. Horretarako, egitarau oparoa

antolatu da, ekitaldi berritzaile eta oso interesgarriak biltzen dituena.

Egitaraua 10:30etan hasiko da, Montehermoson, Arabako herri eta

kuadriletako mintzalagunei egingo zaien ongietorriarekin. 11:00etan, Montehermosotik abiatuko da ibilbide gidatua, "Atzo, gaur eta biharko, Gasteiz euskalduna" izenburupean. Euskarak Gasteizen izan duen, duen

eta izan dezakeen garrantzia erakusteko, hainbat arlotako 20 bat

lagunek gidatuko dute ibilbide didaktiko eta aberasgarria.

Eguerdiko 12:30etan, "Araba kantuz" Arabako hainbat herritako kantuzale taldeen topaketa hasiko da. Ondoren, 14:30etan, herri bazkaria izango da Odon de Apraiz ikastolako frontoian. Bazkarirako txartelak (20 euro) mintzalagun koordinatzaileen bitartez edo

araba@topagunea.com helbidera idatziz lor daitezke, urtarrilaren 10era arte.

Arratsaldeko 16:30etan "Mintza sketxak" izango dira, mintzalagunen sorkuntza artistikoaren erakustaldi laburrak, eta 17:00etan, dantzaldia Azido Folkloriko taldearekin. Bukatzeko, 18:30etan, triki-kantu kalejira bat egingo da Kantuzale taldeak eta Azido Folklorikok girotuta.

PARTE-HARTZEA

Topagunea euskara elkarteen federazioa eta Gasteizko GEU

elkarteak koordinazio lana bere gain hartu badute ere, jaiegun hau,

eta bereziki goizeko ibilbide gidatua, arabar eta gasteiztar

euskaldun askoren parte-hartze txikiei esker izango da posible.

Kultura, irakaskuntza, herri mugimendua, helduen euskalduntzea eta

Gasteizko historian ezagutza handia duten 20 lagunen ekarpenek

osatuko dute "Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna"-ren

mosaiko erreala.

"Araba Kantuz" izeneko kantu kalejira, Gasteiz, Araia, Zigoitia,

Laudio eta Arabako beste hainbeste herritan euskal kantutegiaren

inguruan biltzen diren taldeen topaketa izango da. Hau ere, aukera

ezin hobea izango da antzeko zaletasunak dituztenek elkar ezagutzeko eta beharbada etorkizuneko lankidetzarako oinarria ezartzeko.

Ekintza guztiak jendeak jendearekin egoteko aukera izan dezan

pentsatu dira, izan ere, harreman euskaldunen sarea ehuntzen eta

zabaltzen jarraitzeko saiakera da Arabako Mintza Eguna, giro atsegin eta alaian, arabar euskalduna izateak dakarren gozamenaz disfrutatzeko aukera.