Arabako Ogasunak 379,5 milioi euro bildu ditu urtarriletik martxora, iaz baino %4 gehiago

Arabako Ogasunak 379,5 milioi euro bildu ditu martxora bitartean, iaz baino %4 gehiago
ARABAKO ALDUNDIA - Archivo
Actualizado: viernes, 12 abril 2019 11:48

GASTEIZ, 12 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Ogasunak 379,5 milioi euro bildu ditu 2019ko urtarriletik martxora bitartean, joan den urteko aldi berean baino 14,6 milioi euro gehiago, hau da, %4ko gehikuntza izan da urteko lehen hiruhilekoko zerga bilketan, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Zergaka aztertuz gero, jarrera positiboa izan da enplegua hobetu eta egonkortu delako (PFEZ) eta kontsumoa ere hobetu delako (BEZ). Hala ere, José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak adierazi duenez, "oraindik goiz da diru bilketaren joera zein izango den finkatzeko eta behin betiko ondorioak ezartzeko".

Horrela, zuzeneko zergen diru bilketa %3,5 gehitu da urteko lehen hiruhilekoan. PFEZari dagokionez, 185,5 milioi euro bildu dira, iaz baino %7,6 gutxiago. Lan etekinen gaineko atxikipenek gorantz jarraitu dute: %4,1 da hazkunde metatua, 2018ko martxoan baino ia 7 milioi gehiago, eta horrek enpleguaren hobekuntza bat izan dela berretsi du, bai eta enpleguaren eta soldaten egonkortasuna ere.

Horregatik beragatik, "nabarmen" hazi dira profesionalen eta enpresen ordainketa zatikatuak, hau da, langile autonomoen ekarpena, %12,3 igo baita, ia 7,5 milioi euro guztira. Edonola ere, eboluzio orokorrak balio negatiboak ditu, batez ere ama eta aitei itzulketak egin zaizkielako eta prestazioak kobratu dituztelako 2013tik.

Halaber, Sozietateen gaineko Zergaren bidez 11,6 milioi euro bildu dira urtarriletik martxora, "eta horrek erakusten du hazkundea handia izan dela aurreko urtearekin alderatuz". Edonola ere, itzulketa epeak aldatu direlako gertatu da bilakaera hori, eta ez enpresa onurek eboluzio erreala izan dutelako; izan ere, "Arabako enpresen diru sarrerak ez dira zenbatetsiko abuztu amaierara arte, eta beraz, goiz da oraindik behin betiko ondorioak ateratzeko zerga honetaz".

Azkenik, zeharkako zergen bitartez egindako diru bilketa %4,7 gehitu da 2019ko lehen hiruhilekoan, iazkoaren aldean, eta horien baitan, BEZarekin 128,9 milioi euro bildu dira, 2018an baino %0,4 gehiago. Hortaz, "ekonomia jarduera eta enplegua hobetuz" doazela ondorioztatu du foru erakundeak.