Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mugitzea baimenduta egongo da asteartetik

Labiren aholku batzordearen bilera.
IREKIA/ MIKEL ARRAZOLA
Actualizado: lunes, 8 marzo 2021 10:41

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiritarrek baimenduta izango dute hiru luraldeetatik mugitzea datorren asteartetik, martxoaren 9tik, baina oraindik ezingo dira erkidegotik atera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ostiral honetan iragarri duenez.

Udalerrien eta lurralde historikoen itxiera perimetrala kentzeko erabakia Labi Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak hartu du, azken asteetan egoera epidemiologikoan izandako hobekuntzaren aurrean.

Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta biharamunean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da.

Modu honetan, EAEko hiritarrak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik mugarik gabe ibiliko ahal izango dira. Orain arte, zenbait jarduera sozioekonomiko egiteko bakarrik zegoen baimenduta.

Hala ere, erkidego mailako itxiera perimetrala mantenduko da, eta horrela, salbuespenak salbuespen, EAEra sartzeko edo handik irteteko debekua indarrean egongo da.

Halaber, ezabatu egin da 500dik gorako intzidentzia tasa metatuaren erreferentzia udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela udalerririk ia erregistro horren gainetik. Lan eskaintza publikoen eta aisialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena ere eman da.

Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da, eta horrela, orain arte indarrean zeuden neurriek hala jarraituko dute, hala nola gehienez lau pertsonako taldeak, eta gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

Halaber, merkataritza eta kultur jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordua 21:00ak izango da, eta %40ko edukiera izango dute 150 metro koadrotik gorako merkataritza establezimenduek, eta %60koa 150 metro koadrora artekoek.

Azkenik, edukierek murriztuta jarraituko dute kultur eta gizarte ekitaldi guztietan, eta gehieneko edukia mugatuta dago kultur zentroetan, %35era. Musika eta ahots entseguek eta emanaldiek bertan behera jarraituko dute.