Artziniegako VIII. Kontzertu Zikloa maiatzaren 31n hasiko da eta sei emanaldi izango ditu

Artziniegako VIII. Kontzertu Zikloa
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 2 mayo 2024 13:26

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

Mendieta Kultura elkarteak Artziniegako (Araba) VIII. Kontzertu Zikloa antolatu du eta sei proposamen eskaini ditu maiatzaren 31tik uztailaren 12ra bitarte. Saio bakoitzaren sarreraren prezioa 7 euro izango da, eta guztietarako bonuarena, berriz, 35 euro.

Inma Sanchez Arabako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Yolanda Quincoces programaren egileak aurkeztu dute ostegun honetan kontzertu zikloa. Arabako Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Artziniegako Udalaren laguntza izan du Mendieta Kultura elkarteak antolakuntzan.

Mendieta Kultura elkarteak Artziniegan du egoitza, eta 2014an sortu zen, Mendieta auzoko San Tomas eliza birgaitzeko eta bertan musikarako kulturgune bat jartzeko. Ondoren, udalerrian kalitatezko musika sustatzea proposatu zuen, eta musika klasikoaren, zaharraren eta tradizionalaren kontzertu zikloa antolatzen du 2017tik.

Bada, aurtengoa zortzigarren edizioa da eta maiatzaren 31n hasiko da, Arteko santutegian, Sergio Gomezen kantu erromantikoen interpretazioarekin. Ekainaren 2an, Trihotz taldeak 'Haizea denborara' emanaldia eskainiko du toki berean, eta ekainaren 14an, aldiz, Oñatiko Ganbara Abesbatza arituko da komentuko patioan.

Zikloak ekainaren 22an jarraituko du Entrebescant taldeak komentuko patioan eskainiko duen saioarekin, eta ekainaren 28an All'antica arituko da Arteko santutegian. Bukatzeko, uztailaren 12an, Cuarteto Iberia taldeak 'Heriotza eta dontzeila' emanalodia eskainiko du Arteko santutegian.

Sarrerak www.mendietakultura.com webgunean eros daitezke, eta aurtengo berritasuna da kontzertu guztietarako 35 euroko bonu orokorra eskuratu ahal izango dela.

Contador